Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2022ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
289

IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 5ekoa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Lantziegoko udalerrian (Araba), 13,2 kV-eko zirkuitu sinpleko linea, –Oyón-Casablanca– 13,2 kV-eko aireko linearen 103. euskarria eta –Laguardia-El Villar– 13,2 kV-eko aireko linearen 560. euskarria lotzeko proiektua» izenekoaren nahitaez desjabetzeko espedientean (01-AT-Y-2020-40 espedientea) sartuta dauden lurzatien zerrenda, titularrei jakinarazpena egiteko, ezin izan baitzaie banakako jakinarazpena egin okupazioaren aurreko aktak egiteko egintzara ager daitezen.

Ezin izan zaienez jakinarazpena zuzenean egin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da «Lantziegoko udalerrian, 13,2 kV-eko zirkuitu sinpleko linea, –Oyón-Casablanca– 13,2 kV-eko aireko linearen 103. euskarria eta –Laguardia-El Villar– 13,2 kV-eko aireko linearen 560. euskarria lotzeko proiektua» izenekoak ukitzen dituen lurzatien zerrenda, titularrei jakinarazteko okupazioaren aurreko aktak egiteko egintzari lotutako zitazio-zedula, betiere nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeak 52.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako lurralde-ordezkariak 2021eko martxoaren 5ean emandako Ebazpenaren bidez, proiektua onura publikokoa zela deklaratu zen (2021eko martxoaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 63. zenbakian).

Aktak 2022ko otsailaren 15ean eta 16an egingo dira, 09:00etatik aurrera, Lantziegoko udaletxean.

Interesdun guztiak eta ukitutako ondasunen gaineko eskubide edo interesen baten titularrak diren pertsonak zuzenean agertu behar dira, edo behar den baimena duen ordezkariaren bidez; titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskriturak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak edo bestelakoak), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere, eta haiekin agertu ahal izango dira errentaria (halakorik balego) eta peritu edo notario bat, egokitzat joz gero.

Desjabetzeko espedientean, «I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.» enpresa onuraduna izango da.

Interesdunek Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahal izango dute espedientea (Samaniego kalea 2, 01008, de Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 5a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

ERANSKINA
AURKITU EZ DIREN TITULARREN ZERRENDA
«LANTZIEGOKO UDALERRIAN, 13,2 KV-EKO ZIRKUITU SINPLEKO LINEA, «OYÓN-CASABLANCA» 13,2 KV-EKO AIREKO LINEAREN 103. EUSKARRIA ETA «LAGUARDIA-EL VILLAR» 13,2 KV-EKO AIREKO LINEAREN 560. EUSKARRIA LOTZEKO PROIEKTUA»
OKUPAZIOAREN AURREKO AKTAK EGITEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala