12. zk., 2022ko urtarrilaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
287
IRAGARKIA, zehapen-espedientearen probaldia irekitzeko erabakia jakinarazten duena. Espediente hori Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legearekin lotuta dago.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Lekukoen froga egiteko proposatu zenez, galdera-sorta bat erantzuteko eskatu zitzaion, bete ondoren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara bidaltzeko.
Galdera-sortaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.