Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2022ko urtarrilaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
263

AGINDUA, 2021eko abenduaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Mutriku (Gipuzkoa) udalerriko EMPU «Mutriku» MEPU Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Mutriku (Gipuzkoa) udalerriko «Mutriku» Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Kontuan hartuta 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen dela irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2022-2023 ikasturtetik aurrera Bateria ikasgaia irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakiak: 013162 eta 20009548.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Mutriku».

Titularra: Mutrikuko Udala.

Helbidea: Gaztañeta almirantea 9 – Eguneta etxea.

Udalerria: Mutriku.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

– Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

– Adarrak:

• Kantua: Bakarlaria eta Koroa.

• Instrumentu sinfonikoak: Bibolina, Bonbardinoa, Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta eta Tuba.

• Instrumentu polifonikoak: Akordeoia eta Pianoa.

• Instrumentu eta dantza tradizionalak: Panderoa eta Trikitixa.

• Zenbait joera: Bateria eta Tronboia.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana