Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2022ko urtarrilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
238

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 9koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2021eko irailaren 13ko Aginduak araututako dirulaguntzak, enpresako egonaldi-beketarako deialdia egiten duena, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2021-2022 ikasturtean.

Enpresako egonaldi-beketarako deialdia egiten duen2021eko irailaren 15ean argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren agindua, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2021-2022 ikasturtean.

Irailaren 7ko Aginduaren 8.artikuluan ezarritakoari jarraikiz, horretarako sortutako ebaluazio-batzordeak baloratu ditu aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Aipatutako batzordeak, 2021eko urriaren 29ko aktetan jasotzen den bezala, dirulaguntzak onartzeko eta ukatzeko ebazpen-proposamena onartu eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi dio.

Proposamena Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi ondoren, eta aginduaren 9. artikuluan xedatzen den bezala, zuzendariari berari dagokio deialdi hau ebaztea.

Azaldutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Bekak ematea Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 7ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, enpresako egonaldietarako 2021-2022 ikasturtean lantokiko prestakuntzako modulua egiten ari diren lanbide-heziketako ikasleei, 2021-2022 ikasturtean. Beka horiek I. eranskinean zerrendatzen dira.

2. artikulua.– Bekak ukatzea, aipatutako aginduaren 4. artikuluaren arabera, 2021-2022 ikasturtean LP modulua egiten ari diren lanbide-heziketako ikasleen enpresako egonaldietarako. Beken ukatze hori III. eranskinean dago zerrendatuta.

3. artikulua.– Ebazpen hau https://ikasgune.hezkuntza.net/eu helbidean argitaratzeko agintzea, jakinarazpenetarako balio baitu.

4. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar orok horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetan, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 7ko Aginduan xedatutakoa hartuko da kontuan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 9a.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala