Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2022ko urtarrilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
237

260/2021 DEKRETUA, abenduaren 28koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutua (FEI) zuzenbide pribatuko erakunde publikoari ULMA Inversiones, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen kapitalean partaidetza har dezan.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera, Finantzen Euskal Institutua sortzen da, zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren finantza-politikaren eta kreditu publikoko politikaren tresna gisa. Abenduaren 23ko 218/2008 Dekretuaren bidez, Euskal Finantza Erakundearen estatutuak onartu ziren.

Aipatutako arauek Finantzen Euskal Institutuari esleitzen dizkioten eginkizunen artean, haren helburuak lortzeko, honako hauek daude: kapital sozialean edo fundazio-zuzkiduran parte hartzea edo finantzaketa ematea enpresa ez-finantzarioak finantzatzen edo sustatzen laguntzen duten sozietate edo fundazioei, bai eta enpresa ez-finantzarioak sustatzeko finantzaketa bideratzea eta kontrolatzea ere, haien kapitalean partaidetza hartuz edota beste finantzaketa mota batekin.

Eginkizun horiek betetzean, Finantzen Euskal Institutuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko maiatzaren 7an egindako bileran, ULMA Inversiones, S. Coop. sozietatean parte hartzea erabaki du. Institutuaren helburu nagusia da enpresak sustatzea, haien kapitalean aldi baterako parte hartuz, hainbat jardueraren bidez; besteak beste, kooperatiba eta merkataritza-sozietate berriak sustatzea, lehendik dauden erakundeetan jarduera berriak sustatzea, eta kooperatiben eta merkataritza-sozietateen akzioak edo partaidetzak harpidetzea eta erostea.

Finantzen Euskal Institutuak ULMA Inversiones, S. Coop. sozietatean hartzen duen partaidetza bazkide laguntzaile gisa egiten da. Horrela, kapital sozialaren ekarpena hirurogei euro eta hamar zentimokoa (60,10) da, eta, mendeko finantza-ekarpenaren harpidetza, berriz, zazpi milioi (7.000.000) eurokoa.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematen zaio Finantzen Euskal Institutuari ULMA Inversiones, S. Coop. sozietatean partaidetza hartzeko, bazkide laguntzaile gisa. Horrela, kapital sozialaren ekarpena hirurogei euro eta hamar zentimokoa (60,10) da, eta, mendeko finantza-ekarpena, berriz, zazpi milioi (7.000.000) eurokoa.

AZKEN XEDAPENA.– Ondorioak izatea.

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala