Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2022ko urtarrilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
236

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 21ekoa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei ingurumenaren arloko boluntariotzako proiektuak gara ditzaten dirulaguntzak ematekoa.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 14ko Aginduaren bidez (2021eko urriaren 22ko EHAA, 211. zk.), EAEn ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntza-deialdia egin zen.

2021eko urriaren 14ko Agindu horretan xedatutakoarekin bat etorriz, eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Dirulaguntza ematea ebazpen honen eranskinean zerrendatutako proiektu eta erakundeei.

2.– Dirulaguntza 2021eko urriaren 14ko Aginduaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraituz ordainduko da, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.

3.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea emandako dirulaguntzen zerrenda, informazio gisa, dirulaguntzen aginduaren 15.4 artikuluan azaldutakoa beteaz.

4.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 21a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala