Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2022ko urtarrilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
233

IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Eskaintza Publikoari buruzkoa.

Basauriko Kirolaren Udal Erakundearen 2021eko enplegu-eskaintza publikoa argitaratu da, 2021eko abenduaren 28ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Enplegu-eskaintza publiko hori presidentearen 2021/001770 Ebazpenaren bidez onartu zen (2021-12-09).

Bertan ezartzen denez, sarbide irekiko sistema bidezko enplegu-eskaintza horretan lan kontratupeko 4 plaza daude: Kirol Instalazioen Mantenimendu, Zaintza eta Kontrol laguntzaileko 3 plaza (C2, 2.HE), eta administrari-laguntzaileko plaza 1 (C2, 2.HE).

Eta horrela argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2021eko abenduaren 28a.

IMD/KUEaren presidentea,

JON ZUGAZAGOITIA SAGARDUY.


Azterketa dokumentala