Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2022ko urtarrilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
226

2045/2021 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Javier Urraca García de Madinabeitia jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Gazalbide-Txagorritxuko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzen den.

468/2015 Ebazpenaren bidez, Javier Urraca García de Madinabeitia jauna izendatu zen Gazalbide-Txagorritxu Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Javier Urraca García de Madinabeitia jaunari Gazalbide-Txagorritxuko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urtarrilaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 22a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala