Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2022ko urtarrilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
225

2042/2021 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez David Miguel Martín jauna Erizaintzako Zuzendaritzaren (Ikerkuntza eta Prestakuntza) ondoko kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

1339/2018 Ebazpenaren bidez, David Miguel Martín jauna Erizaintzako Zuzendaritzaren (Ikerkuntza eta Prestakuntza) Ondoko izendatu zen, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– David Miguel Martín jauna Erizaintzako Zuzendaritzaren (Ikerkuntza eta Prestakuntza) Ondoko kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu egun honetatik aurrera: 2022ko urtarrilaren 24a.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 22a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala