Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2022ko urtarrilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
158

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 21ekoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, zeinaren bitartez Euskal Mendizale Federazioaren estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen baitira.

Euskal Mendizale Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1985eko abenduak 20an, 47. zenbakiarekin. Federazioaren estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskal Mendizale Federazioak, 2021eko azaroaren 12an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, bere estatutuen artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Mendizale Federazioaren estatutuen 3. artikuluaren aldaketa onartzea eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. artikulua modu honetan geldituko da idatzita:

3. artikulua.– EMFren (Euskal Mendizale Federazioa) helbidea: Anoeta pasealekua 7 – 1. bulegoa, Donostia - 20014 PK, Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 21a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala