Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2022ko urtarrilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
157

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 13koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira Euskalgintza deialdiari dagozkion 2021eko dirulaguntzak.

Gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarriz (Euskalgintza deialdia) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2021eko ekainaren 15ean emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2021eko ekainaren 29ko EHAA, 127. zk.) eta, aldi berean, balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Dirulaguntzarik ez ematea goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzetako bat betetzen ez duten egitasmoak (I. eranskina).

2. artikulua.– Diruz laguntzea goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak (II. eranskina).

3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Diruz lagundutako egitasmoen berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 13a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala