Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2022ko urtarrilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
155

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, 2021erako ezohiko laguntzak onartu ziren ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta ontziratutako uraren sektoreetarako.

AURREKARIAK

2021eko ekainaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (125. zk.) 2021eko ekainaren 16ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2021erako ezohiko laguntzak onartzen dituena ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta ontziratutako uraren sektoreetarako.

Aipatutako aginduaren 9. oinarriaren arabera, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak du dirulaguntzak ebazteko eskumena.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 8.1.c) artikuluaren arabera, emandako dirulaguntza eta laguntza publikoak argitaratu beharko dira, zenbatekoa, helburua edo xedea eta onuradunak adierazita.

Horregatik guztiagatik, eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza-jarduerak izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta ontziratutako uraren sektoreetarako 2021erako ezohiko laguntzak onartu ziren.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 29a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala