Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2022ko urtarrilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
154

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 16koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean 2021eko ekitaldian eskatutako laguntzak eman eta ukatzekoa. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 23ko Aginduaren babesean dirulaguntzak jasotzeko hainbat eskabide aurkeztu dira. Agindu horren bidez 2014ko irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean 2021eko ekitaldian eskatutako nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa». Aurkeztutako eskabideen zerrenda ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan daude, bai eta eskabideekin batera aurkeztutako agiriak ere. Aipaturiko eranskin horietan, eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia azaltzen da.

2014ko irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren hamabigarren artikuluan ezarritakoaz sorturiko Balorazio Batzordeak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendariak 2021eko urriaren 15ean egindako Ebazpenaren bidez izendatu zenak, ebazpen-proposamena egin du.

Balorazio Batzordeak, bere ebazpen-proposamena egiteko, kontuan hartu ditu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak 2021eko ekainaren 23ko Aginduaren bidez ezarri zituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei minimis dirulaguntza ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 23ko Aginduan jasotako nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuentzat. Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso ditzaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 52.849,65 euro-koa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Gastuek eta fakturek 2021. urtekoak izan behar dute.

Bai gastua gauzatu dela justifikatzeko agiriak aurkezteko epea, bai faktura horien ordainketa epea, 2022ko otsailaren 28a da.

Dirulaguntza ordaintzeko, enpresak eginiko promozio-ekintzak eta 2014ko irailaren 23ko 179/2014ko Dekretuak ezarritakoa hartuko da kontuan.

Promozio gastua ezarririko epearen barruan gauzatzen ez bada, edo epe horretan gastu-promozioa egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da eta, hala badagokio, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren hogeita hirugarren artikuluan aurreikusitako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

Bigarrena.– Ebazpen honetako II. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntzarik ez ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 23ko Aginduan jasotako nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuentzat.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaierarik ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 16a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala