Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2022ko urtarrilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
150

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, behean adierazitako toki-erakundeei laguntzak esleitzen dizkiena, erakunde horietan zerbitzuan diharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko maiatzaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bat, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egin zuena.

Deialdiak bi laguntza mota aurreikusten ditu: alde batetik, euskal administrazio publikoek beren langileentzat onartzen dituzten 2021eko ekitaldirako prestakuntza-plan edo -programak burutzeagatik, eta, bestetik, 2021ean Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik.

Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenez, lehenengo eta behin esleitu behar dira aurkezten diren prestakuntza-plan edo -programengatik eman daitezkeen laguntzak, eta, bigarrenik, IVAPek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik eman daitezkeenak.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko abenduaren 29ko Ebazpenaren bitartez, euren enplegatuentzako prestakuntza-plan edo -programak aurkeztu zituzten erakundeei dagozkien laguntzak esleitu dira. Hortaz, bidezkoa da 2021ean sortu eta IVAPi prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko diren laguntzei buruzko ebazpena ere ematea.

Bigarrena.– Deialdiaren zortzigarren klausulak dioenez, ordaindutako matrikulengatiko laguntzei buruz, ebazpen bakarra emango da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte ordaindutakoei dagokiena. Beraz, 2021ean abenduaren 31ra arte ordaindutako matrikulei dagozkien laguntzak esleituko dira ebazpen honetan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.2 artikuluaren arabera, Gobernua, sailburuak eta erakunde autonomoen lehendakari eta zuzendariak dira arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak.

Bigarrena.– IVAPeko zuzendariaren 2021eko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez onartu zen deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenez, IVAPi prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat finantzatzeko diren laguntzen esleipena erakunde horretako zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako erakundeen zerrenda bilduko du, eta erakunde bakoitzari egokitu zaion guztizko zenbatekoa ere adieraziko da.

Deialdiaren laugarren klausulak dioenez, lehenengo oinarriaren b) idatzi-zatian aurreikusitako laguntzetarako diru-kopurua gehienez 40.000 eurokoa izango da.

Horiek horrela, eta aipatu ebazpenak, 2021eko maiatzaren 27an argitaratu zenak, dioena betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behean aipatzen diren zenbatekoak ordaintzea ondorengo zerrendan ageri diren erakundeei, prestakuntza finantzatzeko erabil ditzaten.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Zerrendan ageri diren erakundeei esleitutako kopuruak ordaintzeko tramitazioa has dadila agintzea.

ERREKURTSOAK

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatutakoari jarraituz.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, ebazpena ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, errekerimenduari buruzko berariazko erabakia jaso edo presuntzioz ezeztatutzat jo eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 30a.

Sinatuta IVAPeko zuzendaria kanpoan dagoelako,

(133/2021 Dekretuaren 8.2.f artikulua; eta 40/2015 Legearen 13. artikulua)

IVAPeko idazkari nagusia,

FULGENCIO ALEDO AMORÓS.


Azterketa dokumentala