Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2022ko urtarrilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
149

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zerrendan ageri diren entitateetako langileen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko maiatzaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioko eta foru-administrazioko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Bigarrena.– 2021eko urriaren 25ean argitaratu zen behin-behineko laguntzak esleitzen zituen ebazpena. Ebazpenaren hirugarren puntuak ezartzen du behin betiko likidazioa plan edo programa exekutatu izanaren justifikazioaren menpe egongo dela, deialdiaren hamargarren oinarrian xedatzen denaren arabera

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.2 artikuluaren arabera, Gobernua, sailburuak eta erakunde autonomiadunen lehendakari eta zuzendariak dira arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak.

Bigarrena.– Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenez, prestakuntza-plan edo -programei buruzko laguntzen esleipena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako erakundeen zerrenda bilduko du, bai eta erakunde horietako bakoitzari dagozkion diru-kopuruak ere, eta dagozkien diruz lagundutako kontzeptuak ere adieraziko dira. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan argitaratuko da.

Hirugarrena.– Laguntzak justifikatzeari eta ordaintzeari buruz deialdiaren hamargarren oinarriak ezartzen duenez, Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo -programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta. Gertatuko balitz erakundeak azkenean egokituko zaizkion zenbatekoen gainetik dauden kopuru batzuk jaso dituela, itzuli egin beharko dira behar ez den bezala jaso diren kopuru horiek.

Aurreko guztia dela eta, behin planaren edo programaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek behin betiko ematea, aipatzen diren entitateetako prestakuntza finantzatzeko:

Autonomia-erkidegoko udal-administrazioak:

(Ikus .PDF)

Autonomia-erkidegoko foru-administrazioak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten entitateei dagokien diru-kopurua itzultzeko izapideak hasteko agindua ematea.

ERREKURTSOAK

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea berariazko akordioa jaso izanaren edo isilbidez ezeztatuta jo izanaren hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 29a.

Sinatuta IVAPeko zuzendaria kanpoan dagoelako,

(133/2021 Dekretuaren 8.2.f artikulua; eta 40/2015 Legearen 13. artikulua)

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia,

FULGENCIO ALEDO AMORÓS.


Azterketa dokumentala