Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2022ko urtarrilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
120

AGINDUA, 2021eko abenduaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Azkoitiko (Gipuzkoa) «Bizkargi» musika-eskola pribatuari instalazioak lekualdatzeko eta helbidea aldatzeko emandako baimena aldatzeko dena.

Azkoitiko (Gipuzkoa) «Bizkargi» musika-eskola pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baita instalazioak lekualdatzeagatik egindako helbide-aldaketa.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Azkoitiko (Gipuzkoa) «Bizkargi» musika-eskola pribatuaren instalazioak lekualdatzeagatik egindako helbide-aldaketa baimentzen da. Ikastetxe horrek, Xabier Munibe Zuhaiztia z/g izan du helbidea orain arte, eta, aurrerantzean, helbide hau izango du:

Kode-zenbakiak: 012398 eta 20007308.

Izen espezifikoa: «Bizkargi».

Titularra: Asociación Bizkargi Musika Eskola.

Helbidea: Aita Madinabeitia z/g.

Udalerria: Azkoitia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: instalazioak lekualdatzea eta helbidea aldatzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala