Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2022ko urtarrilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
118

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 14koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait dirulaguntza, herritar orok izan dezan haien berri. Dirulaguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 26ko Aginduak arautzen ditu (agindu horren bidez, natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten elkarte, erakunde pribatu, boluntariotza-erakunde eta fundazioentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta horiek emateko deialdia egiten da 2021. urterako).

Aipatutako dirulaguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta, agindu horrek xedatzen duenez, nahitaezkoa da emandako dirulaguntzen zerrenda jakinaraztea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hori honako eranskin honetan zehazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala