Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2022ko urtarrilaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
107

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamen bat. Ebazpen-proposamen horren bidez, Erandio udal-mugarteko (Bizkaia) Anton Fernandez kaleko 1. zenbakiari dagokion (garai batean, Forjas de la Ría S.A. hartzen zuen) lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen da.

Eranskinean agertzen diren interesdunei ezin izan zaie ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, Erandio udal-mugarteko (Bizkaia) Anton Fernandez kaleko 1. zenbakiari dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen da, betiere Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz. Lurzati horretan Forjas de la Ría, S.A. enpresak bere jarduera industriala gauzatu zuen.

Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana