Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 6/2021 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 6/2021 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Juan Ramon Alvarez Uria.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Gilberto Pineda Rocha ediktu bidez epatzea. Epatzearen xedea: demandari erantzutea.
Zitazio-zedula eskuragarri du zitatuak bulego judizial honetan, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Ediktu Taula Judizial Bakarrean, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea eta epatzea.
Azpeitia, 2021eko azaroaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.