Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2022ko urtarrilaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
100

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 17koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez Barakaldoko Udalaren Idazkaritzako lankidetza-lanpostua sailkatzen baita; lanpostu hori gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dago.

Barakaldoko Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko irailaren 30ean egindako bileran, erabaki zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zuzendaritzari Idazkaritzako lankidetza-lanpostu bat eskatzea, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dagoena, eta bigarren mailako gisa sailkatzea proposatu zuen, Idazkaritzako azpieskalari atxikita (sarrerako kategoria).

Halaber, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluaren laugarren apartatuan xedatutakoaren arabera, Gobernuak, errege-dekretu baten bidez, arautuko ditu gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, sailkatu eta ezabatzeko espezialitateak.

Horren ondorioz, 2018ko martxoaren 16an, Gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen 128/2018 Errege Dekretua (aurrerantzean, 128/2018 Errege Dekretua) argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

128/2018 Errege Dekretuaren 15.1 artikulua kontuan hartuz, lankidetza-lanpostu dira toki-korporazioek beraiek, dituzten eskumenez baliatuz, sor ditzaketenak idazkaritza, kontu-hartzailetza edo diruzaintzaren eginkizunei berehalako lankidetza eta laguntza emateko eta, besteak beste, horien titularrak ordezkatzeko; lanpostu horiek gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta egongo dira, zeinak dagozkion azpieskalakoak eta kategoriakoak izango baitira.

Bestalde, 128/2018 Errege Dekretuak 15. artikuluaren 3. apartatuko bigarren paragrafoan esaten du lanpostu horiek autonomia-erkidegoak sailkatuko dituela, zenbait irizpideren arabera.

Horri dagokionez, Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuak 1. mailan sailkatuta dituzten toki-erakundeetan, Idazkaritzako lankidetza-lanpostuak 1., 2. eta 3. mailatan sailkatu ahal izango dira, eta, ondorioz, Idazkaritza-azpieskalari (goi-mailako kategoria), Idazkaritza-azpieskalari (sarrerako kategoria) eta Idazkaritza–Kontu-hartzailetza azpieskalari atxikita geratu ahal izango dira, hurrenez-hurren –128/2018 Errege Dekretuaren 15.3. b) artikulua–.

Aipatu diren arauetatik ondorioztatzen denez, gaikuntza nazionala dutenentzat gordetako lankidetza-lanpostuak sortu eta sailkatzeko, nahitaezkoa da autonomia-erkidegoko Administrazioaren eta korporazio interesdunaren iritzi bereko borondatea izatea, eta hori, kasu honetan, argi geratzen da, batetik, Barakaldoko Udalak egin duen eskaera ikusita eta, bestetik, bertan adierazitako arrazoiak ebazpen honetan onartuta (igorpen bidezko arrazoiketa). Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak Barakaldoko Udalaren eskaerari buruzko txostena egian du, eta adierazi du bidezkoa dela sortuko den lankidetza-lanpostua gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta egotea; hain zuzen ere, Idazkaritzako azpieskala dutenentzat (sarrerako kategoria).

Horregatik guztiagatik, Udalak aurkeztutako eskabidea ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.bis artikuluarekin eta 128/2018 Errege Dekretuaren 15. artikuluarekin bat etorriz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Barakaldoko Udaleko «Idazkariordea» izeneko idazkaritza nagusiaren lankidetza-lanpostua bigarren mailako idazkari-lanpostu gisa sailkatzea; lanpostu hori gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta egongo da; hain zuzen ere, Idazkaritzako azpieskala dutenentzat (sarrerako kategoria).

Bigarrena.– Lanpostu hori betetzeko sistema merezimendu-lehiaketa izango da.

Hirugarrena.– Barakaldoko Udalak lanpostu hori bere lanpostu zerrendan gehitu beharko du lanpostua bete baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren bat etorriz, hargatik eragotzi gabe Zuzenbidean onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluaren arabera, administrazio publiko interesdunek ezin izango dute administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Halere, errekurtsoa jarri ahal izango dute Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, bi hileko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz. Lehenago eta epe berean, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatu ahal izango diote ebazpen hau deusezta edo erreboka dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 17a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana