Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2021eko abenduaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2021eko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez egin zen (2021-07-29ko BOE eta 2021-09-06ko EHAA).
2021eko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez (2021-07-29ko BOE eta 2021-09-06ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Nerea Osinalde Moraleja andrea (NAN: ***7220**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1-D00042-22. Jakintza arloa: «Biokimika eta Biologia Molekularra». Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Biologia Molekularra».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2021eko abenduaren 28a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.