Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2022ko urtarrilaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
91

ERABAKIA, 2021eko azaroaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Farmazia Fakultatearen arautegia aldatzea onartzeko dena.

Farmazia Fakultateko Batzarrak erabaki zuen, 2021eko uztailaren 1eko bileran, aldatzea fakultateko dekanoa hautatzeko modua, hau da, Ikastegiko Batzarrak hautatu beharrean sufragio unibertsalaz aukeratzea.

Dekanoa hautatzeko modua aldatzeak eskatzen du Fakultatearen barne arautegia aldatzea, jasota gera dadin nola egingo den hautaketa.

Proposatutako aldaketak Lege Zerbitzuaren aldeko txostena du.

Gobernu Kontseiluari dagokio ematea behin betiko onespena ikastegien arautegietan egindako aldaketei.

Adierazitakoarengatik, idazkari nagusiak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Aldatzea Farmazia Fakultatearen Arautegiko 5. artikulua, dekanoa hautatzeko moduari buruzkoa. artikulu hori honela geratuko da:

«5. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 24.3 artikuluaren zehaztapena

Dekanoa sufragio unibertsalaz aukeratuko da.»

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.– Arautegiaren aldaketa indarrean sartuko da argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Leioa, 2021eko azaroaren 9a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana