4. zk., 2022ko urtarrilaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
84
IRAGARKIA, 2021eko abenduaren 20koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez etxebizitza ikuskatzeko prozedurako entzunaldi-izapidea jakinarazten baita.
Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna, bost eguneko epean, Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) agertu ahal izango da, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko. Halaber, hamar eguneko epea izango du, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta berarentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 20a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.