Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2022ko urtarrilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
60

1503/2021 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Milagrosa Montes Ros andrea izendatu den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Mikrobiologia eta Parasitologiako Atal Sanitarioko buru (Birologia eta Serologia Atala) aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 31ko 363/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi publiko bat egin zen Donostialdeko ESIko Mikrobiologia eta Parasitologiako Atal Sanitarioko Burua (Birologia eta Serologia Atala) lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko apirilaren 23ko EHAA 79. zk., eta 2021eko apirilaren 29ko BOE 102. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Milagrosa Montes Ros andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko Mikrobiologia eta Parasitologiako Atal Sanitarioko buru (Birologia eta Serologia Atala).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Milagrosa Montes Ros andrea izendatzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko Mikrobiologia eta Parasitologiako Atal Sanitarioko buru (Birologia eta Serologia Atala) aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2021eko abenduaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela, eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko abenduaren 13a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala