Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

260. zk., 2021eko abenduaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6433

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiak, 2021eko uztailaren 28an emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 2021-09-06; 177. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021eko uztailaren 28ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitara ematea.

Bigarrena.– Zerrenda hori https://ivap.euskadi.eus/2021-2-deialdia/z16-a3hedei/eu/ helbide elektronikoan eta ondoren adierazten diren lekuetako iragarki-tauletan argitara dadila agintzea:

Gasteizen: IVAP, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 PK.

Bilbon: IVAP, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK.

Donostian: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.

Oñatin: IVAP, Unibertsitateko etorbidea 20560 PK.

.

Hirugarrena.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I. eranskinean eta IVAPen webgunean aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak dioen edozein eratan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 20a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala