Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2021eko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6399

IRAGARKIA, 2021eko abenduaren 13koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Arabako Laudio udal-mugartean eta Bizkaiko Orozko udal-mugartean, Larragorri parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.

Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Larragorriko parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

– Kokalekua: Larragorri.

– Eskatzailea: Green Capital Development 147, SL.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Laudio (Araba) eta Orozko (Bizkaia).

– Haize-sorgailuen kopurua: 5.

– Instalatu den potentzia gordina: 22,5 MW.

– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:

(Ikus .PDF)

Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 13a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana