Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2021eko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BOSGARREN ATALA
6398

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 388/2020 hitzezko judizioari buruzko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, utzarazpenari buruzko 388/2020 hitzezko judizioa (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Autos Servalle Trapaga, S.L eta Tximist, S.L.

Alderdi apelatua: Banco Santander, S.A., eraikin industrialaren okupatzaile ezezagunak (Erletxe poligonoa 28, 115. blokea, Galdakao) eta Gruivol, S.L.

Gaia: hitzezko judizioa.

Errekurtso horretan 253/2021 epaia eman da, 2021eko urriaren 18an. Interesdunek eskuragarri dute haren kopia bat auzitegi honen egoitzan.

Alderdi apelatuaren, hau da, eraikin industrialaren okupatzaile ezezagunen (Erletxe poligonoa 28, 115. blokea, Galdakao) gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legeak 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, 2021eko urriaren 18ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin. Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez dezakete Auzitegi Gorenaren Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran. Arau-hauste prozesala dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, ebazpenean aurreikusitako epean eta moduan, Auzitegi Gorenaren Arlo Zibileko Salan.

Bilbao, 2021eko azaroaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala