Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2021eko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6394

ERABAKIA, 2021eko abenduaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena: administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2021. urteko lan eskaintza publikoa onartzeko dena.

Euskal funtzio publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 legearen 23. artikuluak (azaroaren 7ko 16/1997 legeak eragindako aldaketaren arabera) aurreikusten duenez, administrazio publiko bakoitzean dauden langileekin bete ezin diren giza baliabideen premiak, aurrekontu esleipena dutenak, enplegu publikoaren eskaintzaren xede izango dira. Ezartzen du, halaber, administrazio horrek adieraziko duela zer lanpostu huts bete behar diren, bai funtzionarioen kasuan bai lan kontratudunen kasuan.

Bestetik, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuen 59. artikuluak eta hurrengoek adierazten dutenez, unibertsitateak, bere autonomiaz baliatuz, administrazio eta zerbitzuetako langileak aukeratuko ditu, funtzionarioak edo lan kontratudunak, bere lan eskaintza publikoaren arabera.

UPV/EHUk kalitatezko enplegu publikoa bultzatu nahi du, eta egonkortasun handiagoa eman nahi die administrazio eta zerbitzuetako langileei, egonkortasun horrek gure zerbitzu publikoa hobetzen lagunduko duelakoan.

Helburu hori betetze aldera, Gobernu Kontseiluaren 2016ko uztailaren 7ko Erabakiaren bidez 2016ko lan eskaintza publikoa onartu zen; Gobernu Kontseiluaren 2017ko abenduaren 14ko Erabakiaren bidez 2017ko lan eskaintza publikoa onartu zen; Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 20ko Erabakiaren bidez 2018ko lan eskaintza publikoa onartu zen; eta, Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 12ko Erabakiaren bidez 2019ko lan eskaintza publikoa onartu zen, zeina eratorri baitzen, alde batetik, 2017. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legeak eta 2018. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legeak baimendutako tasa gehigarrietatik, eta, bestetik, 2019. urteko birjarpen tasatik eta barne promoziotik. Horrenbestez, horren harira, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen esparruan eta Gobernu Kontseiluaren 2020ko abenduaren 17ko Erabakiaren bidez, 2020. urterako lan eskaintza publikoa onartu zen.

Lan eskaintza publikorako prozesu horien deialdien bidez, Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legearen laugarren xedapen gehigarriak jasotako aurreikuspenak bultzatzen dira, haren garapena erabateko bermez ziurtatuta. Laugarren xedapen iragankor horrek ezartzen duenez, lehiaketa faseari dagokion puntuazioan oposizio faseko puntuen % 45era arte lor daiteke, UPV/EHUn egindako zerbitzuak balioetsita. Neurri hori ez da, berez, salbuespen bat, beste administrazio publiko askotan erabili eta baliatu izan baita; hain zuzen, administrazio horien interesa ahalik eta gutxien kaltetzeko; bestalde, salbuespena bada, halako behin-behinekotasun maila handia izatea eta administrazioetan lanean ari den pertsonek egoera horretan hainbeste denbora igarotzea.

Hori dela eta, hautagai izan daitezkeen gainontzeko pertsona guztien legezko eskubideak ezertan eragotzi gabe, eskaintza honetatik eratortzen diren deialdiak aipatutako legearen xedapenei lotuko zaizkie.

Lan eskaintza publiko honek 2021. urteari dagokion birjarpen tasa aurreikusten du, 2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 30eko 11/2020 Legeak gehienez ere % 110ean ezarritako langileen birjarpen tasa aintzat hartuta.

Hautapen prozesuen kudeaketarako ekonomia eta eraginkortasun arrazoiak direla eta, 2021. urteko eskaintza publikoa prozesu bateratu bakar batean egingo da, aurreko urteetatik deialdiaren zain dauden beste lan eskaintza publiko batzuekin batera.

Administrazio eta zerbitzuetako langileen arlo edo kolektibo bakoitzean aplikagarria denaren arabera, prozesu bakar horren exekuzioa arautuko dute AZPko langileen Negoziazio Mahaien 2016ko ekainaren 9ko eta 2016ko ekainaren 30eko akordio bateratuetan jasotako irizpideek eta AZPko funtzionarioen Negoziazio Mahaiaren 2018ko abenduaren 3ko akordioak, baita, hala behar bada, negoziazio kolektibotik eta aplikagarria den legediaren aldaketatik eratorritako hobekuntzek ere.

Akordio honetan, aintzat hartzen da ere desgaitasuna duten pertsonentzako gorde beharreko plazen erreserba, nahiz eta eskala, kategoria eta espezialitate bakoitzeko ezarri beharreko portzentajea zein den dagozkion deialdietan zehaztuko diren.

Era berean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratuaren 14. artikuluan aitortutako funtzionarioen barne promoziorako eskubidea bermatze aldera, barne promozio bidez deitu beharko diren lanpostuak ere sartzen dira.

Beste modu batera kontsideratu beharko dira lan kontratupeko langileak; izan ere, indarrean den Hitzarmen Kolektiboak lanpostu hutsak betetzeari buruzko 15. artikuluaren 6. puntuan honako hau dio: «Lanpostu hutsak betetzeko lehenengo lehiaketa orokorra (hurrengo artikuluan jasotzen den promozioaren aurrekoa) burutu eta ondorengo lan eskaintza publikoa egin ostean, lan kontratudun langile finkoen artean beharrezko prozedurak ezarriko dira, eta bermatuko da lanpostu huts bakoitzeko deialdi bat egongo dela gutxienez, lanpostu hori beste edozein prozesutan eskaini aurretik».

Bestalde, promozio profesionalari buruzko 16. artikuluaren 6. puntuan, honako hau ezartzen du: «Promoziorako lehenengo prozesua behin amaitu ondoren, aurreko artikuluko prozesuak bete eta gero, beharrezko prozedurak ezarriko dira lan kontratudun langile finkoen artean, eta bermatuko da lanpostu huts bakoitzeko deialdi bat egongo dela gutxienez, lanpostu hori lan eskaintza publikoan sartu aurretik».

Beraz, indarrean den Hitzarmen Kolektiboak ezartzen du aldez aurretik egin beharko direla bai lanpostuak betetzeko prozesu bat bai prozedura horien bidez gutxienez deialdi batean jaso ez diren lanpostu hutsak betetzeko promozio profesionaleko prozesu bat.

Era berean, ezin da albo batera utzi administrazio eta zerbitzuetako lan kontratupeko langileen III. Hitzarmen Kolektiboaren laugarren xedapen gehigarria ezarritakoa; izan ere, horren arabera, hornidura, promozio eta lan eskaintza publikoren prozesuak eta bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoak amaitu ondoren, talde bikoitzean irekitako lanpostuen sailkapen profesionalaren behin betiko antolamenduari ekingo zaio, lanpostuek gorengo taldean sartuta gera daitezen behin betiko.

Bat etorrita xedatutakoarekin Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan (urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretuak emandako idazketan), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 23. artikuluan eta UPV/EHUren indarreko Estatutuetako 59. artikuluan, eta gerenteak hala proposatuta gaia negoziatu ondoren alde sozialarekin AZPko funtzionario eta lan kontratudunen negoziazio mahaiek 2021eko azaroaren 29an eta 2021eko abenduaren 3an egindako bileretan, Gobernu Kontseiluak

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– 2021. urterako lan eskaintza publikoa onartzea, I. eta II. eranskinetan adierazitako baldintzetan.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Leioa, 2021eko abenduaren 16a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

I. ERANSKINA

Lehenengoa.– 2021eko Lan Eskaintza Publikoa onartzea.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 legearen 23. artikuluak ezarritakoaren arabera, onartu egiten da UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen 2021eko Lan Eskaintza Publikoa, erabaki honetan ezarriko baldintza eta terminoetan.

Bigarrena.– Lan Eskaintza Publikoaren kuantifikazioa.

2.1.– II. eranskinean ikus daitezke:

2.1.1.– aurrekontuan 2021eko birjarpen tasari dagozkion plaza hutsak.

2.1.2.– funtzionarioen barne promoziorako plazak; horietako batzuk ez dira zenbatzen langileen birjarpen tasatik eratorritako plazen gehieneko mugaren barruan.

2.2.– Hautapen prozesuetan aintzat hartu beharreko ekonomia, efikazia eta efizientzia arrazoiak direla eta, eskaintza hau prozesu bakar batean metatuko da aurreko urteetarako onartutako eta deialdiaren zain dauden Lan Eskaintza Publikoekin.

2.3.– Deialdien oinarriak negoziatuko dira AZPkoen Negoziazio Mahaietan, eta, Gobernu Kontseiluak onartu ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, ondoko atalean azaldutako terminoetan.

Hirugarrena.– Hautapen prozesu bakarrean aplikatzeko irizpide orokorrak.

Aipatutako Lan Eskaintza Publikoetatik eratorritako hautapen prozesu bakarra arautuko da AZPko langileen Negoziazio Mahaien 2016ko ekainaren 9ko eta 30eko baterako akordioetan jasotako irizpideen arabera, bai eta AZP funtzionarioen Negoziazio Mahaiaren 2018ko abenduaren 3ko akordioaren arabera ere, aplikazio eremuaren eraginpeko kolektiboaren arabera, edo, hala badagokio, negoziazio kolektibotik edo indarrean dagoen legeriaren aldaketatik eratorritako hobekuntzen arabera.

Era berean, UPV/EHUren premietara egokien moldatutako profil profesionalak dituzten pertsonak balioetsi eta hautatuko dira. Hori horrela, langileak hautatzeko prozesuetan nagusi diren berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak erabat errespetatuz, deialdiak lehiaketa-oposizio bidez antolatuko dira, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legearen Laugarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoaren arabera, edo, hala badagokio, merezimendu lehiaketa bidez, EPOELTBn ezarritakoaren arabera.

Lehiaketa-oposizio bidez eginiko prozesuek aintzat hartu beharko dituzte irizpide orokor hauek:

a) Hautapen programa eta probei dagokienez, bete beharreko lanpostuei lotutako trebetasunak eta gaitasunak ebaluatu eta izangaiak hautatu ahal izateko modukoak izango dira.

b) Lehiaketa fasearen baremoan, lehentasuna izango du hautagaiek antzeko eginkizunetan aldi baterako edo bitarteko gisa izan duten esperientziaren balorazioak.

Aipatutako Lan Eskaintza Publikoei loturiko deialdi guztiek kontuan hartuko dituzte irizpide orokor hauek:

a) Hautapen probetarako Batzordeak edo Epaimahaiak eratuko dira gizonen eta emakumeen arteko parekotasunaren irizpidearen arabera, eta inpartzialtasun eta profesionaltasun printzipioak izango dituzte kontuan.

b) Hautapen probetarako Batzordeen edo Epaimahaien eraketan, desgaitasuna duten pertsonen parte hartzea sustatuko da, desgaituentzako txanda duten probetarako.

c) Pertsonaleko Gerenteordetzaren web orrian, hautapen prozesuetarako helbide bat sortuko da, deialdi bakoitza eta hari loturiko albiste guztiak jasotzeko.

Laugarrena.– Desgaitasuna duten pertsonak.

1.– Deialdietan ez da bazterketarik egingo desgaitasun psikiko edo fisikoengatik, bete beharreko zereginekiko bateraezintasunen kalterik gabe, eta bete egingo dute beti deialdia argitaratzen den unean indarrean dagoen araudi aplikagarria.

Hori horrela, bai administrazioak bai hautapen epaimahaiek laguntza txostenak eskatuko ahal dizkiete organo tekniko eskudunei. Era berean, irizpena eskatu ahal izango diote ere administrazio organo eskudunari, hautagaiek deialdiaren xede diren lanpostuetan betetzen diren zereginetarako duten gaitasunari buruz.

2.– Eskaintza hau osatzen duten plaza guztien artetik, hautaproben deialdian, gutxienez ehuneko zazpiko kupoa gorde beharko da desgaitasun bat duten pertsonen artean betetzeko, aintzat harturik pertsona horien eskubideei eta gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 4. artikuluaren 2. paragrafoan zehaztutako desgaitasunak. Gutxieneko ehuneko zazpi horretan, plazen ehuneko bia gutxienez adimen desgaitasuna duten pertsonentzat izango da; gainerako plazak, beste edozein desgaitasun mota duten pertsonentzat. Hori guztia Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazen artean, hutsik geratuko liratekeenak txanda libreari gehitu ahalko zaizkio.

3.– Hautapen prozesuetan, desgaitasun bat duten eta hala eskatzen duten pertsonentzat, denboren eta bitartekoen egokitzapen posibleak ezarriko dira, pertsona horien eta gainerako hautagaien arteko baldintza berdintasuna bermatzeko.

Bosgarrena.– Barne promozioa.

Barne promozioko prozesuak arautzen dituen legediaren barruan, funtzionarioentzako plazak deitzen dira.

Barne promozioko hautapen prozesuak ohiko deialdiekin batera edo deialdi independente bidez deitu ahal izango dira.

Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoek zehaztuko dituzte parte hartu ahal izango duten kolektiboak, baita haien ezaugarriak eta baldintzak ere.

Seigarrena.– Eskaintza betearaztea.

Lan eskaintza publiko honen xede diren plazen deialdia dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, hiru urteko epe luzaezinean, eskaintza argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Erabaki honetan aurreikusi ez eta, kasuan kasu, lanean berehala hasteko plantea litezkeen pertsonal premiak lan eskaintza publiko gehigarri batean zehaztuko ahal dira.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.

Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

II. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala