Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2021eko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
6384

EDIKTUA, 6002/2021 konstituzio-kontrakotasun arazoaren ondoriozkoa.

Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurak, 2021eko abenduaren 16ko probidentziaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren Hirugarren Sekzioak proposatutako 6002-2021 konstituzio-kontrakotasun arazoa izapidetzea onartu du, 45/2020 prozeduran, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 6.2 artikulua dela-eta, Espainiako Konstituzioaren 3., 14. eta 23. artikuluak urra ditzakeelakoan. Horrez gain, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoak 10.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki du beretzat gordetzea auzi honen nondik norakoak.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoa betez, 45/2020 prozeduraren parte direnak auzitegi honetara azaldu beharko dira, ediktu hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hamabost eguneko epean.

Madril, 2021eko abenduaren 16a.

Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurako justiziako idazkaria,

ALFONSO PÉREZ CAMINO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana