Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2021eko abenduaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
6340

AGINDUA, 2021eko abenduaren 2koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, M.ª Rosario Iztueta Zaballa andrea Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Rosario Iztueta Zaballa andrea Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak emanez. Lanpostua: kodea 520010, dotazioa 46.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2021eko abenduaren 13tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 2a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala