Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2021eko abenduaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6293

IRAGARKIA, 2021eko abenduaren 9koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Hidrogenoaren Euskal Korridorea – I. fasea (Petronorreko findegia – Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoa)» izeneko gas hidrogeno kanalizatuaren banaketa, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia).

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko BOE) eta horren aldaketetan, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE), gas erregaiak kanalizazio bidez banatu eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozeduren ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan (2020-06-15eko EHAA) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean (2015-10-02ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, eskaera hau jendaurrean jartzen da:

– Espedientea: 48-CG-Y-2021-00008 IFT/JMG.

– Eskatzailea: Nortegas Energía Distribución, SAU; helbidea: Euskadi plaza 5, 23. solairua, 48009 Bilbao (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia), gas hidrogeno kanalizatua banatzeko sarea instalatzeko aldez aurreko administrazio-baimena, egikaritze-proiektuaren onarpena eta onura publikoaren deklarazioa lortzea.

– Udalerria: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udal-mugartea (Bizkaia).

– Aurrekontua, guztira: 957.000 euro.

– Proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, eta bereziki lurzatien jabeek eta proiektuak ukitzen dituen gainerako titularrek (horien zerrenda iragarki honen amaieran ematen da), zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bidezko iritzitako alegazioak -bi kopia- aurreko paragrafoan adierazitako lekuetan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2021eko abenduaren 9a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala