Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2021eko abenduaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
6290

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 7koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Euskal Etxeentzako dirulaguntzak, 2021-2022 ikasturtean emango dituzten euskara-ikastaroengatik.

AURREKARIAK

1.– 2021eko urriaren 14ko EHAAn argitaratu zen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2021eko irailaren 27ko Ebazpena, euskara-ikastaroak ematen dituzten Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

2.– Ebazpen horren 2. artikuluan finkatzen denez, gehieneko diru-zuzkidura berrehun eta laurogeita hamar mila (290.000) eurokoa izango dela.

3.– Deialdiaren 7. artikuluan xedatzen denez, Euskal Etxeetako euskaltegiei dagozkien dirulaguntzen modulua 13,50 eurokoa izango da talde/orduko, eta, dirulaguntzak nahikoa ez balira baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko, onuradunen artean hainbanatuko dira.

Hori guztia kontuan izanik, aurkeztutako eskabideak egiaztatu ondoren eta ebazpenaren 8. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren erakundeei bertan zehazturiko dirulaguntza ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau, deialdiaren 8.2 artikuluak xedatutakoarekin bat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko abenduaren 7a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala