Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2021eko abenduaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
6284

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 18koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita erregistratu, argitaratu eta gordailutzea Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen eta langileen akordio partziala (hitzarmen-kodea: 860100013012013), soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2019-2021 urteak).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko urriaren 28an, REGCONen aurkeztu da soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2019-2021 urteak) akordio partzialari dagokion nahitaezko dokumentazioa. Akordio hori Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen eta langileen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordeak erabaki du.

Bigarrena.– Akordio hori 2021eko urriaren 26an sinatu zuten UGT, LAB, LSB, USO eta CC.OO. sindikatuek eta patronalaren ordezkaritzak.

Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratu eta argitara dezan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen irailaren 6ko 18/2020 Dekretuarekin, zeinaren 6. artikuluan sortzen baita Lan eta Enplegu Saila. Aplikagarriak dira, halaber, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatutako urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikulua, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoa.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 18a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 26a.
Akordio Partziala, 2019-2021 aldian soldata eguneratzeko eta atzerapenak ordaintzeko Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan lan egiten duten garbiketa-kontratetako langileentzat (Lakua, Samaniego, Arkautiko Akademia, Herrizaingoko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, EJIE-Eusko Jaurlaritzaren Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren bulegoa, Kontuen Euskal Epaitegia, Vitoria-Gasteizko Justizia Jauregia, Lehendakaritza, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Erakundea / SOS Deiak, Arkautiko Nekazaritza Etxaldea, CRL/LHK, Zuzenean, Arabako eta Bizkaiko Osalan Zentroak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialak).

Lan Harremanen Kontseiluan batu dira, Vitoria-Gasteizen, batetik, ISS Facility Services SA eta Clece SA, patronalaren ordezkaritzan, eta, bestetik, UGT, LAB, USO eta CC.OO. sindikatuak, zeinek % 53,33ko ordezkaritza metatua baitaukate negoziazio-batzordeko alderdi sozialari dagokionez, 2013ko uztailaren 2ko batzordearen eratze-aktan jasota dagoenez.

ADOSTEN DUTE:

Lehenengoa.– Hitzarmenaren aurreraeragina aplikatuz aurreikusitako soldata-igoerak onartzea, hitzarmenaren 48. artikuluan jasotako eran. Hona hemen:

2019. urtea: % 2,25 urtarriletik ekainera, eta % 0,25 uztailetik abendura.

2020. urtea: % 2.

2021. urtea: % 0,9.

Bigarrena.– Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko (eranskineko soldata-taulen arabera).

Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko, Lan Harremanen Kontseiluari ematen diogu baimena. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala