Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2021eko abenduaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SONDIKAKO UDALA
6282

IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

«Sondikako Elizateko Udalaren 2021eko Enplegu Eskaintza Publikoa onartzeko bideratutako prozedura aztertu ondoren, eta behin-behineko idazkariak emandako txostenarekin bat etorriz, honako hau xedatu dut:

Lehenengoa.– Sondikako Elizateko Udalaren 2021eko Enplegu Eskaintza Publikoa onartzea, honako hauen arabera:

Karrerako funtzionarioak:

Administrazio bereziko eskala.

Azpieskala: Udaltzaingoa.

Lanpostua: udaltzaina.

Lanpostu hutsen kopurua: 2.

C1 Azpitaldea

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 1995-07-30.

Administrazio bereziko eskala.

Azpieskala: zerbitzu bereziak.

Lanpostua: ofizioetako langilea.

Lanpostu hutsen kopurua: 2.

Lanbide-taldeen azpitaldea.

Hizkuntza-eskakizuna: 1.

Derrigortasun-data: 1995-07-30.

Bigarrena.– Onartu den enplegu-eskaintza publikoa argitaratzea, iragarkiak jarriz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hirugarrena.– Udal-plantilla organikoaren eta behin betiko onartutako lanpostu guztien zerrendaren kopia bat bidaltzea Estatuko Administrazioari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari».

Sondika, 2021eko azaroaren 24a.

Alkatea,

XABIER ZUBIAUR AGIRRE.


Azterketa dokumentala