Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6204

1217/2021 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Eider Alberdi Pozueta andrea Errenteria-Iztietako Lehen Mailako Arretako unitateburu kargutik kendu egin den berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Otsailaren 1eko 82/2019 Ebazpenaren bidez, Eider Alberdi Pozueta andrea Errenteria-Iztietako Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatu zen Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Eider Alberdi Pozueta andrea Errenteria-Iztietako Lehen Mailako Arretako unitateburu kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko irailaren 30ean izan zituen ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko urriaren 5a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala