Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2021eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GRIP-ON TOOLS, S. COOP. ETA TALLERES ANZUOLA, S.L.
6202

IRAGARKIA, «Grip-On Tools, S. Coop.» sozietate xurgatzailearen eta «Talleres Anzuola, S.L.» sozietate xurgatuaren arteko bat-egiteari buruzkoa.

«Grip - On Tools, Sociedad Cooperativa» sozietatearen ezohiko batzar berezi eta unibertsala eta «Talleres Anzuola, S.L.» sozietatearen batzar orokor berezi eta unibertsala 2021eko azaroaren 8an bildu ziren, eta bi bilera horietan bazkide guztiek eta kapitalaren % 100ek aho batez onartu zuten bi sozietateek bat egitea; hau da, «Grip - On Tools, S. Coop.» sozietateak «Talleres Anzuola, S.L.» sozietatea xurgatuko du, «Grip - On Tools, S. Coop.» sozietatearen Kontseilu Errektoreak eta «Talleres Anzuola, S.L.» sozietatearen administratzaile bakarrak 2021eko azaroaren 6an sinatu zuten bat-egiteko proiektu komuna oinarritzat hartuta. 2021eko azaroaren 8ko bilera horietan, halaber, bazkide guztiek eta kapitalaren % 100ek aho batez onartu zituzten beren bategite-balantzeak, 2021eko urriaren 31n itxitakoak. Xurgapen bidezko bat-egitea egingo da. «Grip-On Tools, S. Coop.» sozietateak «Talleres Anzuola, S.L.» sozietatea xurgatuko du, bere ondare soziala oso-osorik eskuratuta. «Talleres Anzuola, S.L.» iraungi egingo da eta, ondorioz, «Grip-On Tools, S. Coop.» sozietate xurgatzaileak haren eskubide eta betebeharren oinordetza unibertsala hartuko du. Bat-egitearen ondorioz, «Talleres Anzuola, S.L.»k bere partaidetza sozial guztiak amortizatuko ditu. «Grip-On Tools, S. Coop.» sozietate xurgatzaileak ez du kapitala handituko bat-egite desegokia delako, hau da, «Grip - On Tools, S. Coop.» xurgatzaileak zuzenean parte hartuko duelako «Talleres Anzuola, S.L.» xurgatutako sozietatean.

Berariaz jasota geratzen da sozietateetako bazkideek eta hartzekodunek eskubidea osoa dutela hartutako erabakiaren eta bat-egite balantzeen testu osoa eskuratzeko. Halaber, jasota geratzen da bat egiten duten sozietateen hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dutela; horretarako hilabeteko epea dute, jakinarazpen hau jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2021eko azaroaren 8a.

«Talleres Anzuola, S.L.» sozietatearen administratzaile bakarra,

MARÍA PILAR DÍEZ RIVERA.

«Grip - On Tools, Sociedad Cooperativa» sozietatearen Kontseilu Errektoreko presidentea,

MARÍA PILAR DÍEZ RIVERA.

«Grip - On Tools, Sociedad Cooperativa» sozietatearen Kontseilu Errektoreko idazkaria,
«Trebeki Combining Efforts, S.L.»k izendatu duen ordezkaria,

JAVIER VELASCO JIMENEZ.


Azterketa dokumentala