Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2021eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
6201

IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko azaroaren 23an hartutako erabakiari buruzkoa. Erabaki horren bidez, Bizkaiko Lurraldeko Errepideen Plan Sektorialari hasierako onarpena eman zaio eta hari dagokionez informazio publikoaren eta entzunaldiaren izapideak egin dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak, 2021eko azaroaren 23an egindako bileran, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatuak proposatuta eta bileran eztabaidatu ondoren, Bizkaiko Errepideei buruzko urriaren 20ko 5/2021 Foru Arauak 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, besteak beste, erabaki hau hartu zuen (gai-zerrendako 32. gaia):

Lehenengoa.– Hasierako onarpena ematea Bizkaiko Lurraldeko Errepideen Plan Sektorialari.

Bigarrena.– Agindua ematea informazio publikoaren izapidea eta interesa duten toki-korporazioei entzunaldia ematekoa hasteko, Bizkaiko Errepideei buruzko urriaren 20ko 5/2021 Foru Arauak 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Hasierako onarpenaren xede den planari dagokionez informazio publikorako aldia zabaltzea, bi hilabetez, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta lehenengo egun baliodunetik hasita. Era berean, BOEn, EHAAn eta, gutxienez, Bizkaiko Lurralde Historikoan zabalkunde handiena duten bi egunkaritan argitaratu beharko da «Bizkaiko Lurraldeko Errepideen Plan Sektorialaren hasierako onarpenari buruzko eta ingurumen-azterketa estrategikoari dagokionez informazio publikoaren izapidea egiteari buruzko iragarkia».

Laugarrena.– Interesa duten lurralde-administrazio publiko guztiei entzunaldia emateko aldi bat zabaltzea, informazio publikorako aldiarekin batera, haiek, 2 hilabeteko epean, egokitzat jotzen dituzten ohar eta iradokizunak egin ditzaten.

Bosgarrena.– Dokumentuaren ingurumen-azterketa estrategikoari dagokionez, aurretik kontsultak egin zaizkien ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsultak egiteko izapidea egitea, baita informazio publikoaren izapidea ere, bi hilabetez, BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Seigarrena.– Adierazitako ondorioetarako, espedientea ikusgai jartzea Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bulegoetan (Ibañez de Bilbao kalea 20, Bilbao). Espedientea bertan aztertu ahal izango da eta bulego horietako erregistroan aurkeztu ahal izango dira dagozkion alegazio eta oharrak; nolanahi ere, alegazio eta ohar horiek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan zehazten diren tokietako edozeinetan ere aurkez daitezke.

Halaber, 39/2015 Legeak 83.2 artikuluan xedatutakoa betez, Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneko «Informazio publikoaren fasean dauden planak eta proiektuak» atalean kontsultatu ahal izango da, eta alegazioak telematikoki aurkeztu ahal izango dira aipatutako webgunean adierazitako bulego birtualaren bidez.

Zazpigarrena.– Dagokion iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau helaraztea ingurumen-organoari (Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia – Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Saila) eta Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko Lurralde Garapenerako Zuzendaritza Nagusiko Lurralde Antolamendurako Zerbitzuari.

Bederatzigarrena.– Entzunaldiaren izapidearen berri emateko eta haren zabalkundea egiteko, foru-erabaki honi buruzko informazioa bidaliko zaie hasierako onarpenaren aurretik kontsultak egiteko eta informazioa emateko prozeduretan tartean egon diren administrazio eta entitate interesdun guztiei:

Foru-erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, Bizkaiko Lurraldeko Errepideen Plan Sektoriala onartzeko prozeduraren barruko izapidezko egintza bat delako.

Bilbao, 2021eko azaroaren 30a.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatua,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala