Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2021eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
6197

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 5510/2021 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Begoña San Martin Larrinoak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:

Nire kargura dagoen epaitegi honetan, 5510/2021 espedientea bideratu da Basauriko espetxeko preso izandakoaren baldintzapeko askatasuna errebokatzeko; pertsona hori Bilbon jaio zen, 1993-12-30ean (NAN: 78952310A), Jose Luisen eta Maria Amparoren semea da, eta azken helbidea hemen izan zuen: Langileen etorbidea 8, 2. ezkerra, Zalla; gaur egun, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman da 2021-10-04an, eta autoaren xedapen zatiak honako hau dio hitzez hitz:

1.– 78952310A NAN-zenbakia duen kondenatuari errebokatzea zigorraren gainerako betearazpenaren etetea, honako auzi hauetan:

– Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 565/2018 betearazpena.

– Barakaldoko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiaren 754/2018 betearazpena.

2.– Errebokatzeak ebazpen hau eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

3.– Dagokion espetxe-erregimenarekin sartu beharko du espetxean.

4.– Baldintzapeko askatasunean igarotako denbora galtzea agintzen da.

Baldintzapean askatuta egon dena, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon, 2021eko abenduaren 2an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala