Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2021eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6196

1496/2021 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak emandako eskuordetzea baitu, toki-erakundeetarako laguntzak esleitzen dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluak 2021eko uztailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, 2021. urtean toki-erakundeei laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ziren.

Hartarako izendatutako Batzordeak aurkeztu diren eskabideak aztertu eta gero, laguntzak esleitzeko proposamena egin zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpena eman dezan.

Beraz, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak emandako eskuordetzeaz baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Dagozkien dirulaguntzak ematea honako toki-erakunde hauei. Bakoitzari, aipatzen diren kontzeptuengatik, adierazitako zenbatekoa emango zaio. Laguntzak ematea eta ordaintzea Batzordeak deialdian ezarritako baldintzen menpe egongo da.

(Ikus .PDF)

Laguntzen zenbatekoa, guztira: 500.000,00 euro.

Aipatutako laguntza jasotzeko, toki-erakunde bakoitzak onartu egin beharko ditu laguntzok, baita deialdian adierazitako gainerako eskakizun guztiak ere.

Dirulaguntza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak ordainduko du transferentzia bidez; horretarako, onuradunak dirulaguntza ematean helburu zena bete dela egiaztatu beharko du jatorrizko agiriaren bidez, kasu bakoitzaren arabera: proiektua idazteagatiko ordainsariak, obra-ziurtagiriak -arkitekto zuzendariak baloratu eta sinatutakoak- edo altzariak eskuratu direla egiaztatzen duten fakturak -aurrekontua aurrez onartuko da-, baita ordainketa onartzen duen osoko bilkuraren zein gobernu-batzordearen erabakia edo alkatetzaren dekretua ere.

Ordainketa egiteko agiriak aurkezteko azken eguna 2021eko abenduaren 31 izango da, eta obrak legez ezarritako prozedurak erabiliz burutuko dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Dirulaguntza jasoko duten toki-korporazioei, dagokien onarpen-agiria bidaltzea; agiri hori behar bezala beteta itzuli beharko dute, jakinarazpena egiten denetik hasi eta 10 eguneko epean.

Behin betiko ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek xedatutakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran). Horretaz gain, administrazioarekiko auzien bideari ere ekin ahal izango diote zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuta.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala