Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2021eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6195

AGINDUA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena; horren bidez, aldatu egiten da 2021eko ekainaren 23ko Agindua, Gastrokop lankidetza eta berrikuntza gastronomikorako programaren minimis araubideari atxikitako 2021. urterako oinarri arautzaileak onartzen dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2021eko uztailaren 6koa, 132. zenbakia), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 23ko Agindua argitaratu zen, Gastrokop lankidetza eta berrikuntza gastronomikorako programaren minimis araubideari atxikitako 2021. urterako oinarri arautzaileak onartzen dituena.

Agindu horrek I. eranskinean jasotzen ditu laguntza-deialdiaren oinarriak. Hala, 7. oinarriak (Laguntzen kudeaketa) honako hau ezartzen du:

«2.– Eskabideak eta proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haiek haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da.

3.– Balorazio Batzorde horretako presidentea izango da Santiago Martínez de Lizarduy (Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa-programen arduraduna), eta Iker Guzmán Muñoz (Kalitate eta Iruzur Kontrolaren arduraduna), berriz, ordezkoa. Batzordeko kide izango dira, halaber, Elisa Torre-Enciso Enciso (Enpresa Programaren arduraduna) eta haren ordezkoa, Mauricio Lazcano Brotons (Sustapeneko eta Lehiakortasuneko teknikaria), eta Josune Jayo Garro (Sustapeneko eta Lehiakortasuneko teknikaria), Idazkaritzako funtzioak beteko dituena, eta haren ordezkoa, Jaime Feliú García (Ikerketa Programen teknikaria)».

Agindua aipatu datan argitaratu ostean, Santiago Martínez Martínez de Lizarduyk (Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna), Mauricio Lazcano Brotonsek (Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria) eta Jaime Feliú Garcíak (Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean lan egiteari utzi diote. Beraz, honako hauek izango dira haien ordezkoak: María Luisa Fraile Correa, Berrikuntza Programaren arduraduna, eta Fernando Saenz de Buruaga Castillo eta Idoia Sasigain Saenz de Buruaga, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariak.

Hori guztia dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatzea Gastrokop lankidetza eta berrikuntza gastronomikorako programaren minimis araubideari atxikitako 2021. urterako oinarri arautzaileak onartzen dituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 23ko Aginduaren I. eranskineko 7. oinarriak (Laguntzen kudeaketa) 3. apartatuan dioena. Ondorioz, honela idatzita geratuko da:

«3.– Agindu honetan araututako deialdirako, Balorazio Batzordean honako hauek egongo dira: María Luisa Fraile Correa, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Berrikuntza Programaren arduraduna, batzordeburu-lanetan, eta, haren ordezko gisa, Iker Guzmán Muñoz, Kalitateko eta Iruzurraren Kontroleko arduraduna. Batzordekideak honako hauek izango dira: Elisa Torre-Enciso Enciso, Enpresa Programaren arduraduna, eta, haren ordezko gisa, Fernando Saenz de Buruaga Castillo, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria; eta Josune Jayo Garro, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanetan, eta, haren ordezko gisa, Idoia Sasigain Saenz de Buruaga, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko aditu diren pertsonei eskatu ahal izango die hala bileretan parte hartzeko nola aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean.»

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko dute interesdunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala