Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2021eko abenduaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6158

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 5eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrendaren berri ematen duena.

AURREKO GERTAERAK

1.– 2021eko maiatzaren 21ean argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 5eko Agindua, ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko 2021. urteko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.

2.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz –Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen du legegintzako dekretu horrek–, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 5eko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), eta ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 22a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala