Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2021eko abenduaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
6154

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 2koa, Europako Gaietarako zuzendariarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Flandriako, Galesko eta Korsikako Europako eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuetarako 2021-2022rako laguntzen deialdia.

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzak arautu ziren.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2021eko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez, Flandria, Gales eta Korsikako eskualde estrategikoekin 2021-2022an lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia iragarri zen.

Ebazpenaren 5. artikuluak ezartzen duenez, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdia egiteko ebazpena 2021eko urriaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, eta ezarritako epea igarota, ez da laguntza-eskaerarik erregistratu.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Flandria, Gales eta Korsikako Europako eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuetarako 2021-2022rako laguntzen deialdia bete gabe uztea.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 2a.

Europako Gaietarako zuzendaria,

MIKEL ANTÓN ZARRAGOITIA.


Azterketa dokumentala