Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2021eko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6132

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, 2021. eta 2022. urteetan euskal kultura-ondare immateriala babesteko lanak egiteko dirulaguntzak emateko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko uztailaren 30eko Aginduaren bidez (irailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 183. zk.), 2021. eta 2022. urteetan euskal kultura-ondare immateriala babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia arautzen da.

Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdiaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2021eko azaroaren 18an egindako bileran, dirulaguntzak emateko proposamena egin zuen.

Horregatik guztiagatik, Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta aipatutako aginduaren 17. artikuluarekin eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoekin.

Bigarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean zehaztutako eskabideak ez onartzea, bertan azaldutako arrazoiengatik.

Laugarrena.– Proposatutako pertsona eta entitate onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.

Bosgarrena.– Diruz lagundutako proiektuek hasita egon beharko dute, edo 2021eko ekitaldian hastekoak izan beharko dute. Amaitzeko epearen azken eguna 2022ko urriaren 3a izango da, eta ezin izango da gauzatzeko epea data horietatik aurrera atzeratu edo luzatu.

Seigarrena.– Dirulaguntza arautzen duen Aginduaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honela ordainduko da dirulaguntza:

a) Lehenengo ordainketan, dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, dirulaguntza ematen den unean, berariaz uko egiten ez.

b) Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren indarraldia amaitu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Zazpigarrena.– Emandako dirulaguntzak Aginduaren 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoaren arabera justifikatu eta likidatuko dira. Justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2022ko urriaren 31 izango da, egun hori barne.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, pertsona eta erakunde interesdunek ebazpen honen jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 29a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

I. ERANSKINA
EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala