Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2021eko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6131

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, 2021. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena (Bitartez deialdia).

2021eko abuztuaren 4ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko uztailaren 20ko Agindua, kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko arauak ezartzen zituena.

Agindu horren 14.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko uztailaren 20ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 23a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala