Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2021eko abenduaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6108

AGINDUA, 2021eko azaroaren 15ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Urki izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko.

2021eko uztailaren 13an eskabide bat jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Urki izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egin zen. Fundazioaren patronatuak 2021eko ekainaren 22an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publikoan jaso zen 2021eko uztailaren 5ean, Mariano-Javier Gimeno Gómez-Lafuente Getxoko notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1613). Eskabide-idazkiari, espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Fundazioen Erregistroak atzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion fundazioari, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean zuzentzeko eginbidea sartu zen 2021eko urriaren 14an, zeina Mariano-Javier Gimeno Gómez-Lafuente notarioaren aurrean egiletsi baitzen 2021eko irailaren 17an, adierazitako protokoloan.

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau ebaztea, agindu baten bidez, bat etorriz xedapen hauekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletza eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Urki izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, agindu honen datarekin, 2021eko uztailaren 5ean Mariano-Javier Gimeno Gómez-Lafuente notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1613) egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan. Adierazitako eskritura publikoa 2021eko irailaren 17an zuzendu zen, aipatutako notarioak erreferentziako protokoloan egiletsitako eginbidearen bidez.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 15a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala