Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2021eko abenduaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6056

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 23koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Hazitek laguntza-programarako 2021eko ekitaldiko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak gehitzeari.

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez arautu zen Enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa (2017ko martxoaren 2ko EHAA, 43. zk.). Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu zuen (2018ko abenduaren 27ko EHAA, 248. zk.).

Bigarrena.– Hazitek programaren agindu arautzailearen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, Teknologiako, Berrikuntzako eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, 2021eko ekitaldirako enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fasearen deialdi publikoa egin zen.

Hirugarrena.– Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2021eko abuztuaren 31ko Ebazpenaren bidez , 2021eko ekitaldirako enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren II. fasearen deialdi publikoa egin zen.

Aipatutako ebazpenaren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 91.300.000,00 euro bideratuko dira iragarritako laguntzak finantzatzeko; horietatik, 43.300.000,00 euro bideratzen dira izaera lehiakorreko I+G proiektuak finantzatzera, eta, 48.000.000,00 euro, izaera estrategikoko proiektuak finantzatzera.

Aipatutako artikuluan zera gehitzen da, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek handitu ahal izango dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren beste I+G+b laguntza-programa batzuk exekutatu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, betiere. Aldaketarik izanez gero, horren berri emango da, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen dagokion ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

Hori guztia kontuan hartuta, eta enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren II. fasearen 2021eko deialdia arautzen duen 2021eko abuztuaren 31ko Ebazpenaren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Publikotasuna ematea Hazitek laguntza-programarako 2021eko ekitaldiko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak 5.000.000,00 euro gehitzeari, erabilgarri dauden aurrekontu baliabideen arabera. Deialdi hori Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2020ko abenduaren 9ko eta 2021eko abuztuaren 31ko Ebazpenen bidez argitaratu zen.

Horrela, 96.300.000,00 eurokoak dira Hazitek laguntza-programaren 2021eko ekitaldia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak; horietatik, 43.300.000,00 euro bideratzen dira izaera lehiakorreko I+G proiektuak finantzatzera, eta, 53.000.000,00 euro, izaera estrategikoko proiektuak finantzatzera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 23a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala