Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 23koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Bilakatu COVID-19 Programaren 2021eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua handitzea, helburu honekin: dirulaguntzak ematea COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren bidez arautu da honako programa hau: COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko Bilakatu COVID-19 programa (2021eko ekainaren 11ko EHAA, 114. zk.)–. Agindu horrek 11.000.000,00 euro bideratzen ditu xede horretarako.
Agindu horren 2. artikuluak –Baliabide ekonomikoak– hau xedatzen du:
1.– 2021eko ekitaldirako EAEko aurrekontu orokorrak onartzeko 2021eko otsailaren 11ko 1/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera, hizpide dugun dirulaguntza-deialdiak aurrekontu-estaldura nahikoa du; izan ere, 1. artikuluaren xedea betetzeko, 11.000.000,00 euro bideratuko dira.
2.– Emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango aipatutako kontsignaziotik gorakoa edo hura berritzetik ateratzen denetik gorakoa, betiere kreditu-loturaren erregimenarekin edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzarekin bat etorriz, eta laguntzak ebatzi baino lehen. Inguruabar hori gertatuko balitz, horren berri emango luke Industriako sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz. Aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortzen den unean ezetsi egingo dira ebazteko dauden eskaerak, eta ez dira onartuko kreditua agortu dela argitaratu ondoren aurkeztutakoak.
Azaldutakoa dela bide, ekitaldi honetan Bilakatu COVID-19 Programara aurkeztu diren eskabideetatik ahalik eta kopuru handienari erantzun ahal izateko, hau
Lehenengoa.– Jakinaraztea 33.000.000,00 euro gehitu zaizkiola Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduan kontsignatutako aurrekontu-kredituari. Agindu horren bidez arautu baita, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko Bilakatu COVID-19 programa. Agindu horrek 11.000.000,00 euro bideratzen zituen xede horretarako.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 23a.
Industriako sailburuordea,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.