Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2021eko azaroaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
6042

IRAGARKIA, 2021eko azaroaren 16koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko hainbat ebazpen jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 1. solairua, Bilbao) ager daitezke, ebazpenek zer dioten jakiteko, bost eguneko epean; eta, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko azaroaren 16a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala