Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2021eko azaroaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5919

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2021. urtean garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko dena.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez (maiatzaren 17ko EHAA, 95. zk.), garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2021eko laguntzen deialdia egin zen.

Deialdiaren aginduaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egin den proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, eta 2021eko urriaren 26ko batzarrean Artezkaritza Kontseiluak onartu ostean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzak ematea aginduaren I. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena.– II. eranskineko zerrendako erakundeei laguntzak ukatzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak baztertzea, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Laugarrena.– IV. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskaerak atzera egindakotzat jotzea.

Bosgarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 9a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

I. ERANSKINA
DIRULAGUNTZA JASOKO DUTEN ESKAERAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKAERAK, DIRU-FUNTSAK AGORTZEAGATIK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
ATZERA EGINDAKO PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala