Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2021eko azaroaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5918

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 8koa, Kulturako sailburuordearena, museo eta bildumentzako 2021erako dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

2021eko ekainaren 1ean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko museo eta bildumentzako 2021eko dirulaguntzak arautzen dira eta horretarako deialdia egiten da.

Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdia egiteko Aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2021eko uztailaren 21ean bilduta, dirulaguntza emateko proposamena egin zuen.

Horregatik guztiagatik, eta Balorazio Batzordeak egindako Ebazpen-proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei bertan zehazten diren jarduera eta zenbatekoetarako dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Onartzea Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatzen diren eskabideek esanbidez atzera egitea.

Hirugarrena.– Proposatutako erakunde onuradunek agindu arautzaileak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintzak ere.

Emandako dirulaguntzen ordainketari, justifikazioari eta likidazioari dagokienez, aginduaren 18., 19. eta 20. artikuluetan xedatutakoa beteko da, kontuan hartuta bertan adierazten den dokumentazioa diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztu beharko dela. Nolanahi ere, justifikazioa aurkezteko epearen azken eguna 2022ko martxoaren 31 izango da.

Laugarrena.– Agindu horren kontura emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, prozedura honen arabera:

1.– Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren % 50, 17.a) artikuluan adierazitako epea igaro eta ukorik egon ez bada.

2.– Bigarrena, gainerakoa, 2022an egingo da, diruz lagundutako jarduera egin dela eta haren benetako kostua justifikatu ondoren, Aginduaren 19. artikuluan ezarritako moduan.

Bosgarrena.– Ebazpen honetan xedatu ez den guztirako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduan xedatutakoa beteko da. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko museo eta bildumentzako 2021eko dirulaguntzak arautzen dira eta horretarako deialdia egiten da.

Seigarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzeko agindua ematea, interesdunei jakinarazteko.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, jende guztiak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 8a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala